Kalitatea, ziurtagiriak eta baimenak
Bi dira gure lehentasunak eta helburuak: hondakin sanitarioen zentro barruko zein kanpoko kudeaketaren alderdi kualitatiboetan jardutea eta gure bezeroei kalitate osoko helburuak lortzen laguntzea hondakin sanitarioen barne-kudeaketan.
Lehentasunetako bat da hondakin sanitarioak sortzen diren zentroetan haiek minimizatzea; horretarako, behar bezala bereizi behar dira.
Oso ideia erakargarria da hondakinak minimizatzera konprometitzea, baina, praktikan, osasun-zentro askok ez dute ezagutzen aplikatu beharreko metodoa edo nola lortu helburuak era jarraituan betetzea. Hori dela eta, gure lehenengo lana da gure bezeroei lan horretan aholkua ematea eta laguntzea. Gure konpromisoa da kudeaketa aurreratuko sistemak ezartzea kudeaketa horren ardura eman diguten zentroetan.
Gure beste lehentasunetako bat da hondakin sanitarioen tratamenduan kalitate handiagoa lortzea, gaikako bilketa hobetuz eta tratamendu-teknika aurreratuak erabiliz.
Helburu horiek lortzeko, beharrezkoak diren baliabide teknikoak, giza baliabideak eta enpresa-baliabideak ditu elirecon-ek.
Hondakin sanitarioen kudeaketan aitzindaria da elirecon, eta helburu nagusi hau du: hondakin sanitarioen kudeaketa hobetzea, prozesu hauetan:
- Sailkapena
- Bilketa
- Garraioa
- Hondakinen tratamendua eta ezabaketa
- Ospitaleko langileen prestakuntza
- Osasun-zentroaren aholkularitza, haren ezaugarrien arabera
Hona hemen elirecon-ek ezarritako sistemaren helburuak:
- Osasunerako eta ingurumenerako arriskuak desagerraraztea
- Langileen lan-istripuak saihestea
- Hondakinak sortzen dituzten osasun-zentroekin lankidetzan aritzea, sortutako hondakinak minimizatzeko, bai eta haiei lotutako kostua ere.
Hondakin sanitarioak kudeatzeko prozesuaren fase bakoitzean, indarrean dauden legeak zorrotz betetzen ditu, bai autonomia-erkidegokoak, bai estatukoak, bai Europakoak.
Kudeaketaren etapa guztietan kalitatea bermatzeko, honako ziurtagiri hauek ditu elirecon-ek: