Skip to main content

Bilketa eta garraioa

elirecon-eko ibilgailuek eta langileek hondakinen garraioari buruz indarrean dagoen araudia betetzen dute, eta, bereziki, errepide bidez merkantzia arriskutsuak garraiatzeari buruzkoa (97/2014 Errege Dekretua, otsailaren 14koa).

Hondakinak garraiatzeko Eusko Jaurlaritzak emandako baimena du, 200006441-TRA-RP-EU2/031/95 erregistro-zenbakia duena.

Arrisku oro saihesteko moduan antolatua dago hondakinak sortzen dituzten zentroetatik Irungo tratamendu-instalazioetarako garraioa, eta indarrean dagoen araudian ezarritakoa betez egingo da beti.

Erabiltzen diren garraio-sistemek segurtasun-, garbitasun-, higiene- eta arintasun-irizpideak betetzen dituzte.

Euskadin instalazio propioa dugunez, ibilgailu guztiak Irungo gure instalazioetatik ateratzen dira, dagozkion zentroetan hondakinak jasotzen dituzte eta gure instalazioetara itzultzen dira, egun berean.

elirecon-ek aholkularitza eskaintzen du indarrean dagoen araudia betetzeko beharrezkoak diren izapide eta baimenetan.